Astigarragako Herri Eskolako eta Berako Labiaga Ikastolako ikasleek ‘Dolareko
lanak’ ekimenean parte hartu dute, Sagardoaren Lurraldeko ‘Udazken Zaporez’
egitarauaren barruan.


Astigarragako Herri Eskolako eta Berako Labiaga Ikastolako ikasleek ‘Dolareko
lanak’ ekimenean parte hartu zuten atzo goizean Astigarragako Foru Plazan,
‘Udazken Zaporez’ ekimenaren barruan. Jarduera urtero egiten da, haurrei
sagarraren eta sagardogintzaren kultura zein tradizioak gerturatzeko helburuarekin.
Aurten, estreinakoz, berako ikasleak ere batu ziren ekimenera.


Goldea Elkarteko kideen eskutik, haurrek sagarrak kizkiarekin jasotzeko eta
txikitzeko lanak ezagutu zituzten, eta Josu Osarekin batera, sagar mota ezberdinak
ezagutzeko zein dastatzeko aukera ere izan zuten. Dolareko lanei ekin aurretik,
Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak harrera egin zien ikasleei.


Aurten, estrainekoz, Berako Labiaga Ikastolako ikasleek ere parte hartu dute
ekimenean, Sagardoetxearen, Astigarragako Udalaren eta Peio Martikorena
Fundazioaren arteko lankidetzari esker. Sagar uztari dagozkion lanetan aritzeaz
gain, Berako ikasleek Astigarragako Santiomendiko aterpetxean hartu dute ostatu,
eta egonaldian zehar Sagardoetxea Museoa ere bisitatu dute.