Peio Martikorena Fundazioak 2025eko ekainaren 7an babestu zuen ‘Berako Uzta 2025’ kontzertua, 700 pertsona baino gehiago bildu zituen ekitaldi horretan.
Berako Musika Bandak ibilbide luzeko zazpi artistarekin partekatu zuen agertokia: Janus Lester, Estitxu Pinatxo, Joseba B. Lenoir, Beñardo Goietxe, Rüdiger, Joseba Irazoki eta Petti. Igor Telletxea eta Jokin Pinatxoren moldaketek abestien bertsio berrituak eskaini zituzten. Zalantzarik gabe, Beran dagoen musika talentuaz gozatzeko aukera paregabea izan zen.
‘Berako Uzta 2025’ ekimenak Berako Musika Bandaren ibilbidea ospatzeko aukera eman zigun, tokiko musikarien arteko lankidetza eta elkar ulertzea oinarri hartuta gure nortasun kulturala indartuz.
Kontzertua EITBk grabatu eta emititu zuen eta dagoeneko ETBeko webgunean ikus daiteke, Oholtzan saioaren barruan, Berako musikarentzat ahaztezina izan zen gaua berriro bizitzeko aukera eskainiz.



Argazkiak: Ainhoa Larretxea
https://etbon.eus/m/bera-oholtzan-1-16934372
https://www.berakoagenda.eus/es/kontzertua-berako-uzta-2025
https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/2025/06/10/gran-exito-concierto-berako-uzta-9744971.html
