Dolareak
Dolareak Peio Martikorena Fundazioak bultzatutako proiektua da, eta sagardogintzarako antzinako dolareak berreskuratzea, zurgintzako lanbide tradizionalak belaunaldi berriei transmititzea eta Euskal Herrian mugaz gaindiko lankidetza indartzea ditu helburu.
Horretarako, prestakuntza-egonaldi bat eskaintzen du zurgintzako lanbide-heziketako ikasleentzat, gaur egun Astigarragako Udalak egokitutako espazio batean gordeta dauden bi dolare zaharren muntaketa-prozesua ikas dezaten, egur zaharrarekin eta teknika tradizionalekin zuzenean lan eginez. Ekimen honetan Astigarragako Udala eta Euroeskualdeko hiru prestakuntza-zentrok parte hartzen dute: CIP Donibane (Nafarroa), EASO Politeknikoa (Euskadi) eta Compagnons (Lapurdi).
Dolareak proiektua Akitania Berria–Euskadi–Nafarroa Eurorregioak kofinantzatzen du, eta lehen esku-hartze honetan XVII. mendeko sagardo-dolar bat zaharberritzen ari da, Astigarragako Erbetegi-Etxeberri baserritik datorrena, balio ondare handiko pieza bakarra.
Noticias Dolareak
Astigarragan, XVII. mendeko sagardo-dolare bat berreskuratuko dute zurgintza-ikasleek
400 urte baino gehiago dituen dolare bat berreskuratu, zaharberritu eta berriz muntatuko dute Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko hiru lanbide-heziketako zentroetako ikasle gazteen eskutik. Proiektua Peio Martikorena Fundazioak bultzatutako “Dolareak” egitasmoari esker...

