Mugako
eskola
Lanbide asko behar ziren mugako baserrien bizimoduaren inguruan: artzainak, egurgileak, ikazkinak, merkatariak, matarifeak, arotzak, harginak… Asko desagertu egin dira, beste batzuk garaietara egokitu dira eta beste batzuk ahanzturaren mugetan dabiltza harat-honaka.
Fundazioak, arreta berezia jarri nahi die baserriak zaharberritzeko lanbideei, eta, bereziki, zurarekin eta arotzeriarekin zerikusia dutenei.
Ez dugu ahaztu nahi, gainera, mugako baserriak merkataritza-jarduera nabarmeneko guneak izan zirela kasu askotan, eta, historiako gorabeheren arabera, bizitasun handiagoarekin edo txikiagoarekin, lur horietako jendea era guztietako produktuez hornitzen zutela.
Beraz, merkatari-lanbideak ere tarte nabarmena izango du Fundazioaren programetan.
Lanbide zaharrak berreskuratzeko eta berrikusteko, mugaz gaindiko lankidetza-proiektu bat diseinatu dugu: “BASERRIBERRI”, mugako prestakuntza esperimentaleko programa bat. Baserri tradizionala zaharberritzeko arotz-lana izango da gure egitura-ardatza.
Proiektu honetan, lanbide-heziketan dauden ikasleak, langabezian dauden pertsonen gizarteratzea-laneratzea eta gure baserriak berreskuratzea batzen ditugu.