Mugako
paisaiak

2000. urteko Paisaiaren Europako Hitzarmenak honela definitzen du paisaia:

“Lurraldearen edozein zati, biztanleek hautematen duten bezala, natura edo giza faktoreen ekintzaren eta elkarrekintzaren ondorio dena”.

Fundazioak hausnarketa eta ekintza-eremuak sustatu nahi ditu mugako paisaien inguruan.

Zehazkiago, gure asmoa paisaiaren pertzepzio sozialean, gure basoetan, herrilurretan eta lurzoru urbanizaezinean zentratzea da.