Mugako
sariak 2026
Peio Martikorena Fundazioaren deialdia
Peio Martikorena Fundazioak MUGAKO SARIAK 2026 deialdia aurkeztu du, mugako lurraldeen eta bertako herritarren garapenean laguntzen duten ekimenak aitortu, ikusarazi eta babesteko helburuarekin.
Peio Martikorena Fundazioa 2023ko urtarrilean sortu zuen Martikorena Danboriena familiak, irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa. Fundazioaren helburua Peio Martikorenaren memoria bizirik mantentzea da, bereziki mugako lurraldeen garapenarekin konprometituta zegoen haren ikuspegia eta ekintzailetza espiritua zabaltzea.
Peio Martikorenak eta Agus Danborienak lurraldean eragin handia izan zuen familia-enpresa bat sustatu zuten, ingurunean sustraitutako ikuspegitik, lankidetzari eta berrikuntzari irekita. Ondare horri jarraituz, Mugako Sariak sortu dira mugako lurraldeetan balio soziala, kulturala, ekonomikoa eta ingurumenekoa sortzen duten proiektuak bultzatzeko asmoz.
MUGAKO SARIAK 2026 deialdia lehen aldiz herritar guztiei ireki zaie, mugako lurraldeetan etorkizuna eraikitzen duten proiektu eta ekimenei ikusgarritasuna eta babesa emateko helburuarekin.
Programa honen bidez, Fundazioak lurraldearen beharrei erantzuten eta eragin positiboa sortzen laguntzen duten ekintzaile, artista eta mota guztietako kolektiboen lana saritu nahi du.
Kategoriak
Proiektuak honako hiru kategorietako batean aurkeztu beharko dira:
1. Hezkuntza eta kirola: Aukera-berdintasuna eta gizarte-kohesioa sustatzen dituzten ekimenak.
2. Kultura eta Artea: Lurraldearen nortasuna zaindu, indartu eta proiektatzen duten proiektuak.
3. Ekintzailetza: lehen sektoreari, teknologiari, lanbide tradizionalei edo ekonomia zirkularrari lotutako jarduera ekonomikoak, bai eta berrikuntzako ekimen ekonomiko berriak ere
Sariak eta balorazio-irizpideak
Deialdiak hiru sari aurreikusten ditu, kategoria bakoitzeko bana:
- 6.000 euro saritutako ekimen bakoitzarentzat
Sariaren zenbatekoa aurkeztutako proiektua garatzeko, sendotzeko edo aitortzeko erabiliko da.
Balorazio-irizpideak
- Lurralde- eta gizarte-eragina (0–25 puntu)
- Mugak gainditzen: mugaz gaindiko lankidetza (0–20 puntu)
- Ingurumen- eta gizarte-jasangarritasuna (0–20 puntu)
- Enplegua eta berrikuntza teknologiko edo soziala (0–20 puntu)
- azioaren balioekiko koherentzia (0–15 puntu)
Guztira: 100 puntu
Aurkezpena eta egutegia
Hautagaitzak Fundazioak prestatutako online formularioaren bidez soilik aurkeztu ahal izango dira.
Aurreikusitako egutegia
• Hautagaitzak aurkezteko epearen hasiera: 2026ko ekainaren 30a
• Hautagaitzak aurkezteko epearen amaiera: 2026ko abuztuaren 31
• Deialdiaren ebazpena: 2026ko irailaren 30a
• Sari-banaketa ekitaldia: 2026ko azaroaren 14a
Peio Martikorena Fundazioak mugako lurraldeen garapenaren alde lan egiten duten pertsona, kolektibo eta erakunde guztiak animatzen ditu beren ekimenak aurkeztera eta deialdi ireki honen parte izatera.

