Joan den urriaren 7an, Peio Martikorena Fundazioak parte hartu zuen “Mugaz Gaindiko Nafarroa – Navarra Transfronteriza” Hiria Foroan, DIARIO DE NOTICIAS-ek antolatua eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskararen Departamentuak babestua.
Jardunaldi horrek hainbat eragile bildu zituen mugaz gaindiko lankidetzari eta honek Nafarroako garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean eskaintzen dituen aukerei buruz eztabaidatzeko. Nabarmendu zen, halaber, Foru Komunitatearen kokaleku estrategikoa lurralde mugakide gisa, eta azpimarratu zen eskualde arteko lankidetzak nola lagun dezakeen kohesioa, berrikuntza eta hazkunde iraunkorra sustatzen gizartearen hainbat esparrutan.
Jardunaldian zehar, Fundazioko zuzendari Isabel Elizaldek azpimarratu zuen tradizioa, berrikuntza eta lankidetza uztartzen dituzten ekimenak bultzatzea funtsezkoa dela etorkizun iraunkor eta lurraldearen sustraiekin lotua eraikitzeko. Isabelen parte-hartzea ikus daiteke Hirria Foroaren antolatzaileek partekatutako hurrengo bideoan.
2023an, Martikorena Damboriena familiak sortu zuen Fundazioa, Peio Martikorena beratar baserritarraren ondarea bizirik mantentzeko helburuarekin; hark jakin izan zuen ekintzailetza-espiritua eta baserriko bizimodua uztartzen, mugaz gaindiko lankidetza-sare baten abiapuntua ezarriz.
Gaur egun, Fundazioak bide hori jarraitzen du, prestakuntza, lurraldearen balio-ematea eta Nafarroa, Iparralde eta Euskadiren arteko lankidetza sustatzen duten proiektuen bidez. Haien artean nabarmendu daitezke:
- Mugako, landa eremuko identitatea eta sormena sustatzen dituzten tokiko ekimenak aitortu eta esperimentatzeko gunea.
- Baserriberri, zurgintza tradizionaleko prestakuntza-programa, muga bietako gazteei zuzendua, praktika errealekin eta hiru eskualdeetan baliozko titulazio ofizialarekin.
“Gure helburua da belaunaldi berriek gure kultura sostengatzen duten lanbideak ikas ditzatela eta lurraldearen aberastasuna balora dezatela”, adierazi zuen Isabel Elizaldek bere hitzaldian.
Lan horren bidez, Peio Martikorena Fundazioak berriz ere berresten du sustraiekin lotura, memoria eta garapen lokalarekiko konpromisoa, erakutsiz mugaz gaindiko lankidetza dela gure herrien identitatea eta bizitasuna bizirik mantentzeko tresna funtsezkoa.
Informazio gehiago: Proyectos que fortalecen la identidad local
