2026ko martxoaren 23an eta 24an, Peio Martikorena Fundazioak “Expériences aux frontières dans la formation et l ‘orientation professionnelles” nazioarteko konferentzian parte hartu zuen, Estrasburgoko Europako Parlamentuan, Interreg Regio Lab proiektuaren baitan. Topaketan erakundeetako ordezkariak, hezkuntzako profesionalak eta Europako mugako hainbat eskualdetako gazteak bildu ziren, esperientziak partekatzeko eta mugaz gaindiko lankidetza-bide berriak aztertzeko helburuarekin.

Konferentzian zehar, Fundazioak Baserriberri aurkezteko aukera izan zuen. Proiektu horrek interes handia piztu du parte-hartzaileen artean, lanbide-heziketaren esparruan egindako proposamen berritzailea dela eta. Peio Martikorena Fundazioak bultzatuta, Baserriberrik lanbide tradizionalen berreskurapenera bideratutako Lanbide Heziketa eredu berri bat planteatzen du mugaldeetan eta mugetatik haratagoko lankidetza sustatuz.

Programaren barruan, adituen hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailer tematikorak izan ziren, mugikortasunari, orientazio profesionalari eta gazteek prestakuntza- eta lan-aukerak izateari buruzkoak. Testuinguru horretan, Baserriberri tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen ekimen gisa nabarmendu zen, mugako lurraldeek partekatzen dituzten erronkei erantzun zehatza emanez.

Nazioarteko foro horretan parte hartzeari esker, proiektuari ikusgarritasuna eman zaio, kontaktu estrategikoak sortu dira eta Peio Martikorena Fundazioak lurraldearen beharretara egokitutako eta Europako lankidetzara irekitako lanbide-heziketaren garapenarekin duen konpromisoa indartu da.