¿Nor zen
Peio Martikorena?
Pedro Jose Martikorena, Peio, Iruritan jaio zen 1945eko azaroaren 15ean. Ama Igantzikoa zuen eta Aita Berakoa, Iruritako errotan lan egiten zuten eta horregatik jaio zen Peio han, urtebete eskas zuenean Berara bizitzera joan ziren. Oinarrizko ikasketak eskola publikoan egin zituen, eta gero Maristetan. 12 urterekin hasi zen galdategietan lanean, fundizioan, eta 14 urterekin iturgintza ikastera joan zen Hazparnera (Lapurdi). Egonaldi hori frantsesa ikasteko aprobetxatu zuen. Hazparnen lau urte eman zituen, ondoren iturgin lanetan aritu zen Beran, soldadutza egiteko deitu zioten arte. Derrigorrezko prestakuntza hori bukatuta, itsasoko lanetan aritu zen, bakailaoa arrantzatzen, Groenlandian lau urtez. Lan abentura hori bukatuta, etxera itzuli zen, eta iturgin autonomo gisa hasi zen lanean.
1973ko maiatzaren 26an Agus, María Agustina Damborienarekin ezkondu zen Etxalarren, eta elkarrekin Beran bizitzea erabaki zuten. 1977an Ibardingo Benta inauguratu zuen lehengusu baten ondoan. 1986an, ahatetik eratorritako produktuak merkaturatzen hasi zen, 1991n izokinarekin; urte horietan zehar enpresa eta lanpostu berriak sortu zituen emaztearekin batera. Gogoz eta grinaz lan egin zuen, beti etorkizunari begira, 2006a arte, gaixotasun luze baten aurka borrokatu ondoren hil zen urtea.
Peio oso langilea zen, berritzailea eta proiekzio handikoa, ikusmen handia zeukan. Bere sustraiak maite zituen, bere lurraldea, hura osatzen zuen gizartea; ekintzaile nekaezina zen, egin-zalea, beti hitz egiteko prest agertzen zen, ideia edo proiekturen bat zuenari entzuteko adi, bidea erraztu eta ahal baldin bazuen ekimenean laguntzeko. Mugako baserritarra zen, dinamikoa, jaio zen lurraren zale eta maitale amorratua.