Peio Martikorena Fundazioaren deialdia

Peio Martikorena Fundazioak MUGAKO SARIAK 2026 deialdia aurkeztu du, mugako lurraldeen eta bertako herritarren garapenean laguntzen duten ekimenak aitortu, ikusarazi eta babesteko helburuarekin.

MUGAKO SARIAK 2026 deialdia lehen aldiz herritar guztiei ireki zaie, mugako lurraldeetan etorkizuna eraikitzen duten proiektu eta ekimenei ikusgarritasuna eta babesa emateko helburuarekin.

Programa honen bidez, Fundazioak lurraldearen beharrei erantzuten eta eragin positiboa sortzen laguntzen duten ekintzaile, artista eta mota guztietako kolektiboen lana saritu nahi du.

¿Nor zen

Peio Martikorena?

Pedro Jose Martikorena, Peio, Iruritan jaio zen 1945eko azaroaren 15ean. Ama Igantzikoa zuen eta Aita Berakoa, Iruritako errotan lan egiten zuten eta horregatik jaio zen Peio han, urtebete eskas zuenean Berara bizitzera joan ziren. Oinarrizko ikasketak eskola publikoan egin zituen, eta gero Maristetan. 12 urterekin hasi zen galdategietan lanean, fundizioan, 14 urterekin iturgintza ikastera joan zen Hazparnera (Lapurdi). Egonaldi hori frantsesa ikasteko aprobetxatu zuen…

Peio Martikorena

fundazioa

¿Nork
sortu du?

2023ko urtarrilean, Martikorena -Damboriena familiak Peio Martikorena Fundazioa sortu zuen Nafarroan.

¿Nola
finantzatzen da?

Fundazioa familiaren enpresa-taldearen dohaintzen eta babesletzen bidez finantzatzen da, besteak beste, Venta Peio eta Conservas Martiko.

¿Zer 
bilatzen du?

2023ko urtarrilean, Martikorena -Damboriena familiak Peio Martikorena Fundazioa sortu zuen Nafarroan.

Baserriko kultura zaindu, berreskuratu eta zabaldu nahi dugu, atzoaren, gaurkoaren eta biharraren arteko elkarrizketa gisa.

MUGAKO, gure proiektua

Proiektu hau MUGAKO espazioak ikusgarriago bihurtzeko borondatetik abiatzen da. Jendearen eguneroko lana eta bizimoldea ulertzea eta ezagutaraztea da gure asmoa. Iraganeko historia eta gaur egungoa elkarrekin lotzea. Bestalde, elkarrekin bat eginda, garatzeko dauzkagun aukerak aprobetxatzea da gure nahikeria, etengabeko lankidetza eta ulermen dinamikak sortzea, horiek dira gure interesgune nagusiak.

MUGAKO da gure nortasun-ezaugarria, gure marka: mugarena, mugakoa, mugatik. Aterpe horretan, ideia,
ekimen eta sorkuntza desberdinak garatuko ditugu, sare sinkronizatu bat, amarauna bailitzan osatuz. Sare
horretan kokatuko ditugu gure fundazio-helburuekin bat egiten duten ekimen guztiak.

Gaur egun, bost ekimen nagusiren inguruan egituratzen da MUGAKO:

Mugako
parkea

Mugako
eskola

Mugako
paisaiak

Mugako
sukaldeak

Mugako
sariak