Peio Martikorena
Fundazioa
Nork sortu du?
2023ko urtarrilean, Martikorena -Damboriena familiak Peio Martikorena Fundazioa sortu zuen Nafarroan.
Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde gisa sortua da, eta ondoko hauek osatzen dute patronatua:
-
Fermin Marticorena Damboriena, lehendakaria
-
Joseba Marticorena Damboriena, lehendakariordea
-
Pilar Martikorena Danboriena, idazkaria
-
Pedro Maria Martikorena Danboriena, kidea
-
Maria Agustina Damboriena Damboriena, kidea
Fundazioaren lehen helburua, Peio Martikorena, beraien aita eta senarra zenaren oroimena berreskuratzea eta bizirik mantentzea da. Haren ikuspegia eta espiritu ekintzailea ohoratu nahi da bereziki, eta mugaren lurraldea garatzearekin konprometitu, ahalen arabera lagunduz.
Nork sortu du?
2023ko urtarrilean, Martikorena -Damboriena familiak Peio Martikorena Fundazioa sortu zuen Nafarroan.
Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde gisa sortua da, eta ondoko hauek osatzen dute patronatua:
-
Fermin Marticorena Damboriena, lehendakaria
-
Joseba Marticorena Damboriena, lehendakariordea
-
Pilar Martikorena Danboriena, idazkaria
-
Pedro Maria Martikorena Danboriena, kidea
-
Maria Agustina Damboriena Damboriena, kidea
Fundazioaren lehen helburua, Peio Martikorena, beraien aita eta senarra zenaren oroimena berreskuratzea eta bizirik mantentzea da. Haren ikuspegia eta espiritu ekintzailea ohoratu nahi da bereziki, eta mugaren lurraldea garatzearekin konprometitu, ahalen arabera lagunduz.
Nola finantzatzen da?
Fundazioa familiaren enpresa-taldearen dohaintzen eta babesletzen bidez finantzatzen da, besteak beste, Venta Peio eta Conservas Martiko.
Zer
bilatzen du?
Topaguneak bilatzen ditu, ekimena eta garapena sortzen lagundu nahi du mugako lurraldean.
Fundazioak, bere programazioaren eta proiektuen bidez, aliantzak eta trukeak sortu nahi ditu mugako lurraldeetan; hurbileko beste eragile batzuekin, lurralde horien eta bertan bizi diren pertsonen orainaren eta etorkizunaren aldeko proposamen berriak eraikitzeko.
Berrikuntza, kultura, eta jasangarritasun-inguruneak sortu nahi dira, eta, bailara horietako berezko bizimoduak berrikusi, erreskatatu eta zabaldu. Fundazioak, lurralderako interesgarriak diren prestakuntzak abian jartzen lagundu nahi du, gizarteari, kulturari, eta ingurumenari begira adibidez, baina baita interesgarri deritzon beste edozein arloko ekimen berriekin ere.
Mugaz gaindiko lankidetzarako eragile ere izan nahi du, garapen iraunkorra eta guztion onerako proiektu kultural, sozial eta ekonomikoak bultzatzeko.
Bereziki azpimarratu nahi dugu, gure lurraldeko aisialdi, kirol eta kultura-elkarteek, geografikoki hurbilago ditugunek, gure laguntza izango dutela; garatu ahal izateko, bai eta ekimenak bakarka nahiz taldean sortzeko apustua egiten duten pertsona ekintzaileek ere.
Baserriko kultura zaindu, berreskuratu eta zabaldu nahi dugu, atzoaren, gaurkoaren eta biharraren arteko elkarrizketa gisa.
Tradizioan, errealitatean eta etorkizunaren arteko harremanean oinarritzen da fundazioaren estrategia. Baserriaren kultura babestu eta bermatzeko zubiak eraiki, eta denborazko kodeak lantzeko konpromisoa hartzen dugu beti. Atzera egindako begiradak, besteak beste, lurralde horietako jendearen eta baserriko kulturaren espiritu ekintzailea ulertzeko balio duela uste dugu.
Baserriak puntu amankomunak ditu Euskadi, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko landa-habitat tradizional gisa, Euskal Herri osoan beraz. Asmamenez eta lan izerdiz sortutako baserriak lantegiak ziren garai batean, hainbat lanbide batera elkartzen ziren han. Mugaren eguneroko bizitzan zeuden oztopoak gainditzen zituzten, eta, nola ez, gerra-garaian sortzen zirenak ere bai. Baserri horietan, erraz identifikantzen ditugu: baliabideen aprobetxamendu orekaturako logikak, lurraldera egokitutako teknologiak garatzeko jakinduria eta adimena, herrien arteko auzotasun-harremanen zaintza, eta baita inguru horretan hainbat motibazio eta arrazoirengatik ibili diren pertsonen harrera eta arreta. Espazio eta bizimodu horrek ahalbidetu dute, azken batean, orain goretsi nahi duguna.
Berrikuntzan, ikerketan, prestakuntzan eta sentsibilizazioan lan egitea.
Berrikuntza eta ikerketa gure bokazio bihurtzea da gure estrategia, gure lan egiteko modua, lurralde-bokazioko proiektu eta ekimenak definitu eta ezartzeko.
Gizarte irekiagoa eta sozialagoa eraikitzen lagundu nahi dugu, tokiko errealitatera eta haren beharretara egokitutako prestakuntza-programekin eta gure esperientziak herritarrekin partekatzeko sentsibilizazio-ekintzekin.
Mugako lurraldeen erronkekin konprometitutako ekintzaileekin aliantzak egitea, orainaldia hobetu eta etorkizuna ziurtatzeko.
Gure helburua eragile askorekin aliantza egonkorrak garatzea da, lurralde-erronkei modu partekatuan ekiteko, iraunkortasunean oinarritutako etorkizuna posible egiteko, irtenbideak imajinatu, hobekuntzak asmatu eta martxan ezarri.